Kmovie ikastaroa

Hitzan irakurria

Kmovie ikastaroa antolatu dute Lea-Artibaiko gazteentzako

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, martxoaren 8an eta 15ean, kmovie ikastaroa emango dute Markina-Xemeinen. Mugikorrarekin bideoak egituratzen, grabatzen eta editatzen irakatsiko dute. Ikastaroa Lea artibaiko gazteei zuzenduta dago, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei. Danetara, zortzi orduko ikastaroa izango da, doan. Klaseak Uhagon kulturgunean emango dira 10:00etatik 14:00etara. Izena kitlab@bizkaia.net helbide elektronikoan eman behar da.