Irrizale ekitaldia

Berriatuko udala Irrien Lagunak Klubeko kide da eta pasa den astean Irrizale ekitaldian izan zen Saioa Lopez herritarren izenean.

2014ko otsailaren 20 eguerdian ospatu genuen Irrien Lagunak Klubak udal eta ikastetxe irrizale izendapen ekitaldia, Orona Fundazioak Hernanin duen Galarretako eraikin berrian.

Ekitaldia 11.00tan hasi zen, eta elkar taldeko Olatz Osak bertaratu diren udal eta ikastetxeetako ordezkariei ongietorria eta eskertza eman eta Klubaren eta proiektuaren jatorria azaldu ondoren, Joxe Mari Agirretxek hartu zuen hitza Irrien Lagunak Klubaren izenean, Klubak azken hiru urteetan egin duen ibilbidea laburbildu du; irrienlagunak.com webgunea eta abenduan argia ikusi zuenbizipoza.org webguneak, klubaren inguruko sare sozialak milaka jarraitzaleekin, ikuskizun eta jolas gune arrakastatsuak bai,  Zeraingo barnetegia, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta noski IRRIA aldizkariaren berri eman zuelarik. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proeiaktua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko aitzakia izan zen atzokoan ospatu genuen lehen ekitaldi hau. Izendapen hauek etorkizunean urtero errepikatzeko asmoa dugu udal eta ikastetxe hauen babesa ezinbestekoa dugulako proiektuaren biziraupena bermatzeko (ikastetxe eta udal irrizaleek harpidetza oinarriaren %12 suposatzten dute)

Aurkezpenaren amaieran Joxe Mari Azurmendik hartu zuen hitza Irrien Lagunak parte den “Umeen  aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen” ekimenaren berri emateko.

Aurkezpenaren ondoren, udal eta ikastetxeko ordezkari bakoitzak Irriziale Oroigarri bana jaso zenuten, Irrien Lagunak proiektuaren parte diren Elkar, Katxiporreta eta Berria taldeko ordezkarien eskutik, hurrenez-hurren Olatz Osa, Joxe Mari Agirretxe eta Mikel Arrieta.

Oroigarri banaketaren ondoren familia argazkia atera genuen Eraikinaren kanpokaldean, eguraldia lagun eta Luntx xume batekin amaitu zen aurtengo ekitaldia.

Ekitaldian honako Udalak izan ziren ordezkatuak: Andoain, Arakaldo, Azkoitia, Arbizu, Baztan, Berriatua, Busturia, Gernika, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Leitza,  Oiartzun, Ondarroa, Pasaia, Soraluze, Usurbil, Zarautz, Zerain, Zestoa, Oarsoaldea Mankomunitatea.

Ikastetxeen aldetik berriz, Basabauruko Ikastola eta Seaska sarekoak, Paxkal Indok ordezkatu ditu lore sorta jaso duelarik euskararen alde egiten ari diren esfortzua eskertzeko, Amaiur ikastetxea, Donostiako Ekintza ikastola, Durangoko Kurutziaga, Errenteriako Koldo Mitxelena, Lezoko Ikastetxea, Oiartzungo Haurtzaro, Orioko Zaragueta, Pasaia-Trintxerpeko Karmengo Ama, Plaentxi eskola Publikoa eta Zeraingo Ikastetxeko ordezkariak bertaratu dira.

Azken aitortzak urteotan proiektua bultzatzen lagundu diguten enpresentzako izan da: Bikain eta Lotura Films diseinatzaileak, Abar Produkzioak, Factory Logistika eta Txatxilipurdi Elkartea