Aransolo kaleko pibotea

Aransolo kaleko pibotea altzatuta egongo da aurrerantzean, hau da auzotarrek portalean aurkitu duten oharra

Aransolo kaleetako oinezkoen gunea auto gidari batzuk ez errespetatzeak, arrisku egoerak sortu ditu baten baino gehiagotan, batez ere oinezkoentzako. Hori dela eta, datorren otsailaren 24an eskola ondoko sarreran dagoen pibotea altzatuko da.

Pibotearen giltza behar duzula uste baduzu, egin eskaria idatziz udaletxean behar hori arrazoituz, eta eskaria aztertu ondoren, erantzungo da.