Santisok denboraldi ederra Miamin

Beñat Santisok denboraldi ederra egin du Miamiko frontoian. Udako denboraldia amaitu da bertan, eta Santiso hirugarren geratu da “Most Wins” sailkapenean, bost hilabetetan 600 kiniela baino gehiago jokatu eta gero. Lopez eta Goikoetxea zumaiarren atzetik, atzelari berritxuarra izan da denboraldi honetan garaipen gehien lortu dituena. 150 Lopez-ek, 135 Goikoetxeak eta 103 Santisok.
Beste berriatuarrak: Jon Mugartegi-k 81 kiniela irabazi ditu denboraldi osoan, eta Julen Bereikuak 30. Lesioak izan ditu azken honek.

Bereikuak Miamin goiko mailan jokatzen du. Jon Mugartegik eta Beñat Santisok berriz, “lehenengo” kinielak jokatzen dituzte. “Most Wins”-erako hala ere, pelotari guztien emaitzak hartzen dira kontuan.

Buruz buruko titulua Goikoetxearentzat izan da. Binakako Txapelketan , Goikoetxeak irabazi du aurrelarien onenaren titulua eta Lopezek atzelariena.

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/01/16/punta-puntako-puntistak/