Xabier Padinen pelikula berria

Argian irakurria

Zonbi karlistak hemen dira berriz

Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da Beñat Iturriozen eta Xabier Padinen filma, trailerra ikusita behintzat.

Ataun of The Deadek ireki zuen sagako bigarren filmean Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (lehen pelikulako zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira, Zumalakarregirekin egin zuten bezala.

Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu eta kinka horretatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dute.

Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Estreinaldia urtarrilaren 17an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Informazio osagarria

– Ataun of the dead osorik: ikusi sagari hasiera eman zion film laburra.

– Lehenbiziko filmaz idatzi genuen zerbait blog honetan bertan.

– Pelikula sorta honi buruzko informazio guztia, extrak eta abar Katihotsak logiaren webgunean.