Bizkaiko kultura txartela

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimen bat da, Abenduaren 16tik 31ra, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan.

Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

A motako Bizkaiko Kultur Txartelak : 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo D motetako Bizkaiko Kultur Txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik).

  • Liburua: testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak izan ezik.
  • Musika: edozein euskarritan (CDa, biniloa, DVDa…).
  • Zinema: DVDa eta beste euskarri batzuk.

B motako Bizkaiko Kultur Txartelak , 28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika…) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da

D motako Bizkaiko Kultur Txartelak , 24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika…) erabili ahal izango da.

+info