Udaletxeko webgune berria

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan lan egin ondoren, bihar, azaroak 28tik aurrera, Berriatuko Udalak webgune berria izango du. Gainera, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgune berriaren helburu nagusietako bat da.

Plataforma modernoa sortu da, erabilgarriagoa. Orain arte bezala http://www.berriatua.orghelbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta egongo da eta gure udalerriaren informazio osoa bilduko du.

Beraz, herritarren eskura izango dira izapide telematikoak eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabalduko dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana erraztuz. Berriatuko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien hainbat kudeaketa, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz.