Minimaratoia

Larunbatean egin zen Kross Popularreko sailkapena

1.-Argia Urrutia 26:34

2.- Eba Urizar 26:34

1.-Joseba Plaza 18:29

2.- Jon Kepa Arrizabalaga 18:37

Hitzan irakurria

Euriagaz ere, Berriatuako I. Kross Popularrak aurrera egin du

Antolatzileek 30 bat lagun espero bazuten, I. Kross Popularra ia 40 parte hartzailegaz egin da. Esperotako orduan, 16:30ean, Berriatuko plazatik abiatu dira parte hartzaileak eta herriko kaleak eta auzoak zeharkatu dituzte.

Lasterketa hasi aurretik, izena emateko aukera eduki dute herritarrek. Behin izena eman eta gero, beroketa lanekin hasi dira parte hartzaileak. Denaren gainetik umore ona zen nagusi Berriatuko plazan. Hori bai, guztiak zeuden zerura begira. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ateri egon bada ere,lasterketa hasteko momentuan euria hasi du.

Lasterketa egin eta gero, parte hartzaileak eta senideak txokolatada egin dute, plazan.

Ekitaldia Berriatuaren desanexioaren urteurrenean egon da kokatuta.

Argazkiak