bon Aldazabal, Daniako 5. atzelari onena

Estatu Batuetan, Dania Jai Alai-ko udako denboraldia amaitu da eta Ibon Aldazabal berritxuarrak bosgarren amaitu dau atzelari onenen sailkapenean, Gotzon Enbil txapeldun handiaren atzetik. 16 kiniela irabazi dauz Ibonek Binakako Txapelketan eta bat gehiago Enbil-ek. Atzelari onena Ulises mexikarra izan da, bigarrena Oyarbide eta hirugarrena Amigorena.  2010ean egin eban debuta Ibonek Estatu Batuetan. Beheko mailetatik erdikoetara pasatu zan lehenengo, eta orain, goiko mailan gero eta gehiago jokatzen dau, kuadroko pelotari onenen kontra. 15 zenbakiagaz jokatzen dau Ibonek.
Aipatzekoa da Berriatuko Zesta Eskolan ikasitako Erik Mendizabalek egindakoa. Mutrikuko gazteak “Triple Crown” edo Hiruko Koroa irabazi dau lehenengo bider, eta gaur egungo zestalari onenetakoa dala erakutsi dau. Beaskoetxea, Solozabal edo Angel mexikarra baino hobea izan da Erik azkenengo denboraldian. Danian jokatzen dabe Berriatugaz zerikusia daukien Iñigo Gorostola “Arrieta”-k (Kakatza) eta Iñaki Garcia “Garita”-k be. Berriatuko Zesta Eskolan ikasitakoak diran Olate, Arriaga eta Xabat be Danian dagoz.