Zainduz programa

«Zainduz» egitaraua Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea Artibai Amankomunazgoak egunotan sinatuko duten programa da.
Programa hau 2007tik hona lantzen ari gara, azken batean, mendetasun-egoerak familia barruan artatzeko eta mendeko pertsonen zainketaz arduratzen diren zaintzaileei laguntzeko. Horretarako, erantzukizun publikoko jarduera, prestazio eta gizarte-zerbitzuak daude, eta haien guztien helburua da aldi berean eragitea, zainketaren kalitatea hobetzeko eta zainketak jasotzen dituen pertsonak bere inguru sozial eta familiarrean jarraitzeko.

Helburua da, hain zuzen ere, zaintza afektiboa eta gertukoa eskeintzea eta mendetasuna duten pertsonak beren etxeetan gera daitezela lortzea, haien bizi kalitatea hobetzearren. Beraz, autonomia pertsonala sustatzeko jarduketak burutu behar ditugu eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzako laguntza psikosozialaren bidez familiaren baitako mendekotasunari arreta eman behar diogu.

Zainduz egitarauaren barne, Lea Artibai Amankomunazgoak jardun batzuk antolatu nahi ditu 2013ko azaroa-abenduan; pertsona menpekoen FAMILIA ZAINTZAILEEI zuzendutako 2 jarduera hain zuzen ere:

1.Biodanza ikastaroa: Lekeition

Helburua: osasun emozionala hobetzea, komunikazio asertibo baten bitartez eta bizitasuna, sormena eta afektibitatea bultzatzen duten bizipenen bitartez.
Nori dago zuzenduta: menpekotasuna duten pertsona nagusien familia-zaintzaileei.
Noiz eta non emango da: Gaztelekuan.(eranskinean kartela)

2.Mobilizazio tekniken ikastaroa: Ondarroan

Helburua: familia zaintzaileei erakustea zer nolako teknikak erabili mobilizazioak eta lekualdatzeak egiteko beren menpeko pertsonari.
Nori dago zuzenduta: menpekotasuna duten pertsonen familia-zaintzaileei.
Noiz eta non emango da: Kofradi Zaharrean (eranskinean kartela eta eskupapera).

Aipatu ikastaro horietan parte hartzeko: Amankomunazgoko Gizarte Zerbitzuetara (94 616 85 58) edota Bizitzen elkargora (94 623 27 44) deituta.

Hauetaz aparte, urtarriletik aurrera ere beste hainbat ekimen burutuko dira Zainduz egitarau horren barne, horien artean ondorengo hauek ditugu:

  • Belaunaldien arteko egitaraua: Lekeition eta Ispasterren.
    Lekeition ziuraski DBH 4. Mailan eta Ispasterren LHko maila batean, jubilatu eta ikasleen artean egitarau bateratu bat burutuko da.
  • Burua martxan tailerrak: Markina-Xemeinen
    Pertsona nagusientzat, jubilatuen etxean Burua aktiboki erabiltzeko tailerra burutuko da.
  • Hitzaldiak udalerri desberdinetan: Berriatuan, Gizaburuagan, Ispasterren, Mendexan eta Ziortza-Bolibarren.
    Pertsona nagusientzat hitzaldi desberdinak antolatuko dira, betiere euren interesei eta premiei begira.
  • Formazio ezberdinak: Amoroton eta Markina-Xemeinen.
    Pertsona menpekoen familia zaintzaileei zuzenduta. Oraindik formazio-gaiak zehazteko daude.
  • Zine zikloak: Berriatuan eta Mendexan
    Menpekotasunaren inguruko gai espezifiko baten inguruan 4 pelikula ikusteko aukera izango dugu eta ondoren zine foruma egiteko, psikologa batek lagunduta. Oraindik pelikulak ez dira aukeratu, premia eta eskariaren arabera aukeratuko dira aurrerantzeago.
  • Laguntza psikologiko taldea: Ondarroan
    Pertsona menpekoen familia zaintzaileei zuzenduta dago eta urte osoan zehar batzen dira hamabostero, psikologo bat egoten da batzarretan laguntza osoa ematen.