Goikolau

Hitzan irakurria

Berriatuak kultur elkarte barria dauka: Goikolau

“Helburu asko” dituen elkarte barria moduan aurkeztu dute berriatuarrek Goikolau kultur elkartea. Funtsean, herrian kultur ekintzak bultzatu eta herriko historia jasotzea izango dira elkartearen zeregin handienak. “Dena dela, egiteko zabala daukagu” adierazi du Joseba Gojenola elkarte sortu barriko kideak.

Elkarteari izena ematerakoan, herritarrek herriko leku jakin baten izena eurena egin dute: Goikolau. Izen horretxekin ezagutzen da Berriatuko kobazuloa. “Berriatuko lekurik ezagunenatarikoa da eta gure jardun esparruagaz dauka lotura ikusita, “. Elkartea 20 lagun ingururen bultzadagaz sortu dela ere aurreratu dute kideek. “19 edo 20 lagun inguru gaude elkartean. Baina aurrera begirako helburua elkarteko kide diren herritar kopurua gehitzen joatea da”.

Captura de pantalla 2013-11-06 a la(s) 12.00.21

Horrela ba, barikuan, azaroak 8, 19:30ean, Goikolauk lehenengo erakusketa zabalduko duAransolo kalean duen lokalean: Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia azken urteotan. “Erakusketak hamabost egun iraungo ditu eta Lur Azpiko Ondareari buruz antolatu ditugun lehenengo jardunaldien barruan dago kokatuta”. Jardunaldi horien bitartez, “gure lur azpiko ondarearen berri eman nahi diogu jendeari, espeleologi zein arkeologi ikuspuntutik. Erakusketa eta hitzaldiz hornituko ditugu jardunaldiak, eta ondoko gaiakjorratuko ditugu, ikuspuntu espeleologikotik: lurpeko paisaia, lurpeko topografia, lurpeko fauna, ubidea, aurkikuntza arkeologikoak, eta abar”.

Elkarte sortu barriak Lur Azpiko Ondareari buru antolatu ditu lehenengo jardunaldiak eta horrekin, herritarrei bertoko lur azpiko ondarearen berri eman nahi diote, espeleologi zein arkeologi ikuspuntutik

Labarretako artea ere jorratuko dute: erakusketa didaktikoa, hurbilekoa, zabala,.. “Homo sapiens, lehen arte lanak kobazuloetan, arte mota horren kronologia, grabatu teknikak, pintura teknikak, adierazteko bide horren esanahia…”.

Lehenengo ekintzak abiarazita, orain, elkartea aurrea begira jarri da. “Urtean egitasmo bat egin nahi dugu. Baina tartean hainbat ekintza egingo ditugu”