Ondarearen europako jardunaldiak 2013

Folletoa

Urtero legez Berriatuan ere bisitak antolatu ditugu

Aranzibia, Euskal Herriko bandokideen dorretxe garrantzitsuenetako bat, duela gutxi zaharberritua izan da. Teilatua eta goiko forjatua berritu dira, eraikinaren ikuspegi bertikala galarazten zuten teilapeak kendu dira, mandioaren abiagunea eta beheko solairurako sarrerak berreskuratu dira, harresiak lurreztatu eta bao txikietako matxura larriak osatu dira. Alberto Santana historialari eta Txema Garaizar arkitektoaren eskutik esku-hartze honen zehaztasunak ezagutuko ditugu.

Urriak 5 11:00etan aurretiaz udaletxean apuntatzea komeni da.

Zurgintza, eraldatutako ogibidea Hitzaldia eta erakustaldia, Mancisidor anaien eskutik.
Urriak 26, 17:30etan udaletxean aurretiaz apuntatu.