Gababusa

Zer da?  Lea-Artibai eskualdeko jaietan gazteak autoa hartu beharrik gabe goizaldeko 2:30etan eta 5:30etan modu seguruan etxera bueltatzeko autobus zerbitzua.

Norentzat?  15 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Noiz egongo da?  Eskualdean herrietako jaiak direnean eta beti ere aurreikusita dagoenean.

Nola erabili behar da?  Erabili nahi duenak udaletxean hartu behar du billetea 3 €uroren truke bariku eguerdiko 13:30ak orduko. 2:30takoak kolore berdea dauka, eta 5:30takoak gorria.

Nondik irtengo da?  Autobusaren irteera herri bakoitzeko geltokitik izango da.

Beraz, lehen zerbitzua markinako Karmen jaietan egongo da.

Markinako jaietan gababusa informazioa