Hondartzarako autobusa

Azken urteotan bezala, uztailean zehar astelehenetik ostiralera, Berriatuatik Mendexako Karraspio hondartzara autobusa egongo da eguraldi ona dagoenean. Astelehenetan plazako geltokian ipiniko da kartela jakiteko eguraldiaren arabera astean zehar zeintzuk egunetan egongo den autobusa.

  • Joan etorria: 2 € pertsonako. Tikea autobusean bertan hartuko da.
  • Ordutegia: 15:00etan plazako autobus geltokian irten eta bueltarako 19:00etan Karraspion irten.