Jagoba Arrasate da Realeko entrenatzaile berria

Eitb.com-etik

Jokin Aperribay prentsaurrekoan baieztatu du Berriatukoak Philippe Montanier ordezkatuko duela karguan. Lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izan da aurten.

Jagoba Arrasate da Realeko entrtenatzaile berria. Hala jakinarazi du prentsaurrekoan Jokin Aperribay Realeko presideneteak. Jagoba Arrasate Berriatuakoa (Bizkaia) da, eta 35 urte ditu. Denboraldi honetan lehen takdeko hirugarren entrenatzailea izan da.

Futbol jokalaria izandakoa da Arrasate, eta futbola utzitaBerriatua entrenatzen hasi zen. Ondoren, Elgoibar zuzendu zuen Hirugarren Mailan, eta handik Zubietara joan zen. Realeko jubeniletako A eta B taldeak zuzendu zituen, eta lehen taldera jauzia eman zuen hirugarren entrenatzaile moduan.

Arrasateren lehen erronka Reala Txapeldunen Ligan sartzea da, atariko kanporaketa gaindituta.