Txakurrak

29ko 6/1.993 Eusko Legebiltzarreko Legea eta apirilaren 4ko 66/2000 Dekretua betez Berriatuko udalak animaliak izan eta babesteko ordenantza arautzailea dauka eta bertan txakurrak edukitzeko arauak ematen dira.

animaliak babesteko ordenantza.pdf

Dokumentuak 26 orritan banatuta 49 artikulu ditu, hauek dira puntu aipagarrienak

15. (8.orria)Txakurrak lepokoarekin eta uhaletik helduta eraman beharko dira bíde publíkoetan eta pertsonak ibiltzen diren gainerako toki guztietan; mozala ipini beharko zaie, duten izaera eta ezaugarriak direla-eta haien arriskua aurreikusi daitekeenean, Alkateak mozala jartzeko agíndua eman lezake beharrezko ikusten badu.

16.1 (8 orria) Txakurren gorotzak ezin dira bertan behera utzi bide eta plaza publikoetan, umeen parkeetan, lorategietan eta, oro har, leku apaingarrietan edo jendea ibiltzen den lekuetan. Horretarako, txakurra daramatenek galtzadara eraman beharko dituzte, espaloiaren ondora, eta estoldaren zulotik edo udalak horretarako jarri dituen tokietatik ahalik eta hurren.

16.2 (8 orria)Gorotzak espaloian edo oinezkoentzako zonan eginez gero, jabeak edo animalia daramanak izango du garbitzeko ardura.

4.3 (3.orria) Txakurrak balkoian, garajean, pabilioietan, sotoan, azotean, lorategian, ganbaran edo beste edozein lekutan izatea debekatuta dago, auzo eta oinezkoentzat egoera gogaikarriak sortzen dituztenean euren usain edo zaunkengatik.

6.1.a (4.orria))Zeharo debekatuta dago: Fabrikazio, salerosketa, bilketa, garraio eta janariak erabiltzeko toki edo ibilgailuetan animaliak sartu eta izatea.

9.2 (5.orria) Lagun egiteko animaliak goragailuetan erabiltzerakoan, aparatu hori beste pertsona batzuek erabiltzen ez dutenean egingo da, hala eskatuko balute.