Obrak Mendibarren frontoian

mendibarren_obrak_2013

 

Datorren astelehena, maiatzak 27, Mendibarren frontoiaren konponketa lanak hasiko dira. Egingo diren lanak:

  • Atzeko orma konpondu harria jarrita.
  • Ezker orma konpondu.
  • Frontisean pintura kendu eta harria bistaratu
  • Ezker orma pintatu.

Lan hauek direla eta frontoiko kantxa ezingo da erabili ekainaren bukaerara arte, gutxigorabera ekainak 28ra arte.