Jon Arriola sorturen Bizkaiko kontseiluan

Lea-Artibaiko lau ordezkari daude Sorturen Bizkaiko Kontseiluan

sortuSestaon egindako aurkezpena

Auzo eta herrietan batzarrak egin eta Sortzaile prozesua amaituta, Sorturen ibilbideari hasiera formala eman zioten atzo Bizkaian, herrialde mailako kontseilua aurkeztuz. 26 kidez osatutako talde horretan, Lea-Artibaiko lau ordezkari egongo dira: Maribi Ugarteburu Markuerkiaga amorotarra, Ion Arriola Espilla berriatuarra eta Mikel Etxaburu Osa eta Urtza Alkorta Arrizabalaga ondarrutarrak.

Lau lagun horietako bakoitzak ardura zehatz bat edukiko du Bizkaiko Kontseiluan. Hala, Arriolak Lea-Artibairen ardura edukiko du. Bestalde, borroka ideologikoa atalaren arduraduna izango da Etxaburu eta udalgintzarena Alkorta. Ugartebururen gain egongo da, azkenik, kontseilua koordinatzearen erantzukizuna.