Formazioa eta lan eskeintzak Garapen Agentzian

6 pertsona kontratatuko dira eskualdeko azpiegituren hobekuntza lanetarako

Eskualdeko Enplegu planaren baitan kokatzen den proiektu bat da.

6 pertsona trebatuko dira igeltseritza, arotzeria,… eta eraikuntzako hainbat gremioetako oinarrizko ezagutzekin. Horrela, ondoren 6 hilabateko kontratuekin lan egingo dute eskualdeko hainbat azpiegituren birgaitzean.

Formakuntza eta lan proiektu honetan interesa duenak informazio gehiago hemen klik eginda.

Zaintzaileei laguntza zerbitzua eskaintzeko 6 pertsona kontratatuko dira

Leartibai Garapen Agentziak dinamizaturik definitu zen Eskualdeko Enplegu Planean kokatzen den  proiektua da.

Hasierako fasea trebakuntza izango da eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko lanerako orduak izango dituzte, beti ere, laguntza profesional batean babestuta. Programak irailaren 30era arte iraungo du

Formakuntza jasotzen dutenen artean 6 kontratatu egingo dira.

Proiektu honen helburuak dira:

• Kualifikazio baxuko pertsonei hurbileko zerbitzuetan lanean aritzeko eta pertsona nagusiak zaintzeko baliabideak eman.

• Pertsona zaintzaileei atsedenaldi zerbitzu bat eskaini euren ongizatea hobetzen lagunduko diena.

• Kalitatezko eta egoki den laguntza zerbitzu aktibo bat eskaini.

• Alzheimer duten pertsonen ahalmen kognitiboak, eragileak eta giza ahalmenak mantentzea suspertu, bultzatu eta lagundu.

• Behar bezalako eta kalitatezko programa bat egin.

Beraz, proiektu honek bi tipologiatako onurak dakartza. Pertsona nagusien zaintzaren arloan lan egin nahi dutenei formakuntza eta praktika eskaintzen die. Bestalde, etxean pertsona nagusia zaintzen duenak lasaitasun orduak nahi baditu laguntza jasotzen du.

Batak zein besteek informazio gehiago nahi baldin badute jarri gurekin harremanetan hurrengo telefono zenbakian 94 616 90 88