Hitzan irakurria
Berriatukok 2 eta 3 irabazi dio Artibairi, Barroetan
Partidu gogorra jokatu dute asteburuan Artibai eta Berriatukok. Beheko postuetatik aldentzeko hiru puntuak behar zituzten talde biek, eta norgehiagoka estua bizi izan zen Barroeta zelaian. Azkenean, garaipena Berriatukorentzat izan zen.
Lehen zatia orekatua izan zen. Berriatukok sartu zuen lehenengo gola baina, Artibaik partidua berdinduko zuela nabari zen. Berdinketaren ostean etorri zen baina Berriatukoren bigarrena, halanda be, Artibaikoek ez zuten etzi eta atsedenaldira binakako berdinketagaz ailegatu ziren.
Bigarren zatian gora eginda ibili ziren Artibaikoak Berriatukoren atera behin baino gehiagotan helduz, baina ez zuten egiten jakin, eta etxeko taldearen akats bat aprobetxatuta, garaipenaren gola sartu zuen Berriatukok.
Garaipenari esker, 13 puntu ditu orain Berriatukok eta aurrera egin du sailkapenean. Artibai, ostera, jaitsiera postuetatik gertu dago. Bi talde dituzte bakarrik atzetik eta leku horretatik ahal bait arinen irtetzea dute helburu. «Partidutik partidura hobetzen goaz, baina emaitzak ez digute laguntzen», azaldu du Artibai taldeko entrenatzaile Iñaki iturrik.