Ibon Aldazabalek zortzigarren amaitu du Daniako denboraldia

Floridako Dania Jai Alai frontoian udako denboraldia amaitu dute eta bertan, Ibon Aldazabal berriatuarra zortzigarren geratu da sailkapen orokorrean, Jonathan Etxebarrieta “Etxeba” markinarragaz berdinduta. Denboraldi honetan kategoriaz igo dute Ibon eta beheko mailak alde batera utzita, erdiko mailan eta batzutan, goiko mailan be egon da jokatzen. Hori dela eta, ez du lehen bezain erraz eduki kinielak irabaztea, baina mailaz igotzea aurrerapausua izan da berarentzat. Bestalde, Berriatuko Zesta Eskolan ikasi zuen Erik Mendizabal mutrikuarra jaun eta jabe izan da Danian. Kiniela gehien berak irabazi ditu eta Binaka aurrelaririk onenaren ere titulua eman diote. Banakako txapelketan berriz, bigarren geratu da Erik, Solozabalen atzetik.

Amaitzeko, Iñigo Gorostola “Kakatza” 11garren geratu da 98 kiniela irabazita eta Banakako Txapelketan hirugaren sailkatu da. Iñaki Gacia “Garita” berriz (Nerea Bereikuaren senarra), 18garren geratu da 87 kiniela irabazi ostean. Denboraldi amaierako ekitaldian pilotariek publiko artetik desfilea egin dute eta sariak banatu dizkiete. Dagoeneko hasi dira neguko denboraldia jokatzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s