Argazki zaharrak

Hitzan irakurria

Etzi batuko dituzte Berriatuko argazki zaharrak

Etzi, urriak 18, dute berriatuarrek herriko argazki zaharrak aurkezteko azken eguna: udaleko bideo gelara jo beharko dute horretarako, 19:00etan.
Herriko nagusien eta gazteen arteko komunikazioa bermatzeko, herriko ondare grafikoaren datu basea osatzeko eta nagusien parte hartzea bultzatzeko eta eurek herrian ikusten dituzten beharrizanak azpimarratzeko asmoz Berriatuko Udalak argazki zaharren bilduma bat osatzearen aldeko apustua egin du.

Hala, bilduma hori osatuta, herriko ondarea bilduko dute. «Berriatua zer izan den eta nondik gatozen modu zehatzago eta grafikoagoan jakin ahalko dugu», azaldu du Itziar Aramaio udaleko ongizate saileko kideak.

Aipatu bezala, etzi batuko dituzte argazkiok Berriatuko udaletxean. Zenbait aste igarota, bestalde, udaleko arduradunek zer nolako bilduma osatu den erakutsiko diote herritarrei, deialdi baten bitartez. Orduan, argazkiak modu digitalean aurkeztuko dituzte. Behin hori eginda, liburu bat argitaratzeko prozesua martxan jarriko dutela adierazi dute.  Gainera, argazkien datu basea be egin gura du udalak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s