Ondarearen Europako Jardunaldiak

Azken urteetan bezala, urrian zehar eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren laguntzaz aurten ere ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK ospatuko dira. Jardunaldi hauetan gure ondareari buruzko hainbat bisita eta hitzaldi antolatzen dira, eta honek ezagutzen ez dugun hainbat toki edo eraikin interesgarri ikusi eta hauei buruzko hainbat historia entzuteko aukera emango digu.

Jardunaldi hauen barne dago BERRIATUAN daukagun Aranzibia dorretxera bisita gidatua.

Topagunea: Udaletxe aurreko plaza (bertatik Aranzibiaraino autobusez joango gara).
Eguna eta ordua: larunbata 20; 18:00etan.
Antolatzailea: Berriatua Elizateko Udala.
Informazioa eta erreserbak: 946 137 030. Leku kopurua mugatua.

Berriatuko jardunaldiari buruz edo Bizkaian zehar ospatuko diren beste jardunaldiei buruzko informazio gehiago hurrengo loturetan klikatuz daukazue:

Ondarearen europako jardunaldiak

Aukera aprobetxatu eta parte hartzera animatzen zaituztegu

Aranzibia dorrea Artibai ibaiaren ibi baten altxatzen da. Aranzibiatarrek bertatik menderatzen zuten ingurua eta bertan babesten ziren etsaiengandik. Gatazkak ezagutu ditu, baita egoera bitxiak ere, esate baterako, 1440an inguruko heretikoen jazarleak Berriatuako biztanleen erasoetatik babesteko bertan gorde zirenekoa.
1500 urte inguruan, leinuen arteko borrokak amaitu zirenean, dorrea berregin zuten aro berriari moldatzeko. Garai horretakoa da bigarren solairuko gela bikaina: barrualdean harrizko eserleku dotoreak dituzten leiho zorrotzek argitzen duten eremu zabala. Horretaz gain, jatorrizko egurrezko egitura gehiena mantentzen du, zeinak habe zabalak eta tailla geometrikoz dekoratutako zutikoak dituen, baita erdi-erdian leinuaren lurretan hazten ziren sagarrak ardo bihurtzeko erabiltzen zen itzelezko dolarea ere. Beraz, Juan Manuel González Cembellínen eskutik, Bizkaiko dorre garrantzitsuenetako bat bisitatzeko aukera paregabea da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s