Aimar eta Ibon Aldazabal anaiek Miarritzeko Urrezko Xistera jokatuko dute

Zesta-puntako torneorik garrantzitsuenetako batean izango dira Aimar eta Ibon Aldazabal berriatuarrak, hain zuzen ere, Miarritzeko Urrezko Xisteran. Lehenengo partidua abuztuaren 6an jokatuko dute bi anaiek Foronda eta Mandagaranen aurka. Titulua irabazi nahi badute, lau partidu irabazi beharko dituzte jarraian eta besteak beste, Beaskoetxea eta Etxeto bikote handia kaleratu beharko dute. Irastorza, Hormaetxea eta Olha bezalako pilotariek hartuko dute parte aurten Urrezko Xisteraren 36. edizioan. Finala abuztuaren 20an jokatuko da Miarritzeko “Aguilera” pilotalekuan. Sona handiko txapelketa da Urrezko Xistera. Antolakuntza aldetik punta-puntakoa da, pilotarien aurkezpenak argi jokoekin eta musika egokiarekin egiten dituzte eta finalerako sarrerak jokatu baino dexente egun azkarrago agortzen dira. Aimar Aldazabal Master Pro Tour izeneko txapelketan ari da parte hartzen azkenaldian, Miarritze, Donibane Lohiutzene, Gernika eta beste herri batzuetan. Ibon anaia gazteak berriz, Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan jokatzen du eta hilabeterako etorri da Euskal Herrira.

Informazio gehiago: http://www.gant-or.com/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s