Sangregorioak kirolez blai amaitu dira

Hitzan irakurria

Sangregorioak kirolez blai amaitu dira

Sokatira, zesta-punta eta mendi bizikleta martxa izan dira, besteak beste, Sangregorioei amaiera eman diote ekintzak.

680 kiloko sokatira txapelketan Goiherri A taldea gailendu zen, bost puntugaz. Atzetik Mutriku, Gaztedi A, Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren, hurrenez hurren.
Sailkapen orokorrari begiratuz gero, taldeen ordena Berriatuako sailkapenean geratu bezala dago baina bakoitzak duen puntuak aldatu egiten dira: Goiherri A-k 10 puntu, Mutrikuk 7, Gaztedi A-k 7, Goiherri B-k 4 eta Gaztedi B-k 2. «Beraz, aste honetan Iurretan jokatuko den 680 kiloko finalean bigarren postua bere egiten saiatuko dira mutrikuarrak»., gaineratu du Urrestik.

San Gregorio txapelketa
Zesta-puntako XXIV. San Gregorio txapelketan be sokatirako txapelketako giroari eutsi zioten bertaratutakoek.  Txikien mailan Saizar eta Unax gailendu ziren (30-25) eta kadeteetan Mandiola III-ak eta Ibarluzeak lortu zuten garaikurra (30-24). 22 urtez azpikoetan aldiz, Retolaza eta Etxaniz izan ziren irabazleak (30-25). Azkenik, nagusietan, Lekue eta Lekerika izan ziren onenak (30-19).
Partida guztietan giroa «ezinhobea» izan zela esan du  Berriatuako zesta eskolako Roberto Lekuek. «Jende asko egon zen partidak ikusten».
Herriko jaiei merezitako amaiera emateko, Bizkaiko abesbatzen emanaldia egin zen iluntzean, elizan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s