Ibon Aldazabalek denboraldi bikaina Danian

Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak denboraldi benetan bikaina burutu du Floridako (AEB) Dania Jai Alai pilotalekuan. Jokatutako kiniela guztiak kontuan hartu ezkero, seigarren pilotaririk onena izan da Ibon 128 kiniela irabazita. Banaka baino hobeto ibiltzen da binaka, eta hori emaitzetan nabari da. Binaka jokatutako kinielak kontatuta, koadroko hirugarren pilotaririk onena izan da Ibon amaitu barri den neguko denboraldi honetan. Bakar bakarrik Diego Beaskoetxea eta Gotzon Enbilek gainditu dute Berriatuko 25 urteko gaztea.

Egunero hamairu kiniela jokatzen dira Daniako frontoian, eta bosgarren kinielari dagokion saria ere jaso du Ibonek. Hau da, denboraldi honetan Ibon izan da pilotaririk onena bosgarren kinielan. Hori dela eta, garaikur berezia eman diote Felix Espilla pilotari ohiaren iloba eta Aimar Aldazabal pilotariaren anaia denari.  2010ean egin zuen debuta Ibonek Danian eta 15 zenbakiarekin jokatzen du pilotaleku horretan. Denboraldi amaierako ekitaldian, pilotari guztiek harmailetatik ohiko desfilea egin dute publikoaren txalo artean eta ondoren egin da sari banaketa.

Daniako neguko denboraldiko pilotari onena Diego Beaskoetxea gernikarra izan da, berak irabazi baititu kiniela gehien. Buruz buruko titulua ere berak irabazi du eta binaka berriz, Ángel mexikarra izan da aurrelaririk onena eta Enbil atzelaririk onena.

Gertuko pilotarien artean, Iñigo Gorostola “Arrieta” aurrelariak (Kakatza) 110 kiniela irabazi ditu eta TOP 10etik gertu geratu da sailkapen orokorrean. Iñaki García “Garita”-k (Nerea Bereikuaren senarra)  87 kiniela irabazi ditu. Sari banaketaren ostean, Daniako pilotariak udako denboraldian murgildu dira dagoeneko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s