Gerra zibilaren 75 urteurrena

1937ko Apirilaren 27an sartu ziren frankistak Berritxun, gaur 75 urte.

Patxi Juaristik azaroan eman zuen hitzalditik  eta prestatu zuen dokumentaziotik ateratako informazioa. (Seguruenik informazioa ez da konpleto egongo, norbaitek zerbait gehitu gura badu behekaldean du erantzunak lagatzeko aukera)

Frankistak 1936ko urriaren lauan (Arrosario domekan) heldu ziren Berriatuko mendietara. frankistak Ondarroako Burgo baserria eta Santa Gurutz ermita, Berriatuko Tontorramendi, Berrosasi baserria, Armetxa baserria, Itxurriño baserria, Legarrei baserria, Arantzei baserria, Pertike baserria, Legarreimendi, Txindurrimendi eta Madalenako ermita hartu zituzten. Larruskain eta inguruko mendi eta baserrietan ere (Amulategi, Kostola,
Amallogarai Goikoa, Mandiola Goikoa…) jaun eta jabe ziren. San Inazio errekete tertzioko soldadu batzuk Asterrikako Urkiaga baserrira harte iritsi ziren baina atzera egin zuten.

Beste aldean, 1936ko irailaren bukaeran, Itsasalde konpainia eratu zen; zehatzago esateko, Itsasalde batailoiaren hazia izan zenaren Itsasalde konpainia. Konpainia hau kostaldean jatorria zuten boluntarioekin osatu zen, nagusiki Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka edo Bermeoko gazte abertzaleekin, baina baita barneko herrietako gazteekin ere ( muxikarrak, gernikarrak, berriatuarrak, markinarrak edo xemeindarrak). 1936ko irailaren bukaeran, Itsasalde Konpainiakoak Asterrika inguruan agertu ziren, tropa frankisten aurrerapena gelditzeko asmoz, eta bertan egon ziren, gutxienez 1936ko azaroaren azken egunetara arte.

Urriaren hamar harte batzuk Txindurritik eta besteak Kalamenditik alkarri tiroka haritu ziren, frankistek Bilboruntz jarraitu nahi eben baina, Bizkaiko mugan estabilizatzen da frentea. Aurrerantzean egoera “lasaitu” egiten da.

Urriaren bukaeran giroa gaiztotu egin zen; atxiloketak, tiroak, bonbardaketak, baserrietako lanak gauez egitera behartuta, egoera ekonomikoa txarrera,… jendea Berriatuatik ihes egiten hasi zen.

Azaroan 32tik 35erako kintoak gerrara deitu zituen Eusko Jaurlaritzak eta  ideologia
tradizionalistako gazte batzuk ezkutatu edota frankisten aldera ere pasatu ziren.

Apirilaren hasieran herriaren egoera.

MADALENA AUZOA
Madalena auzoa soldadu frankisten eskuetan gelditu zen. Auzo honetako baserritar asko egon ziren bizitzen erreketeekin, baina gero etxeak hustera behartu zituzten.
ARANTZADI: soldadu frankistek hartu ostean, Mutrikuko Mitxelaunera joan ziren.
ETXETXU: su biren erdian gelditu zenez, bertakoak Gernikara joan ziren bizitzera.
ITURRINO: soldadu frankistek hartu zuten baserria, eta bertakoak ihes egin zuten.
LEGARREI: soldadu frankistek hartu zuten baserria, eta bertakoak ihes egin zuten.
OLAETXEA: soldadu frankistek etxetik atera zituzten, eta etxeko ganadua Mare errotan utzi ostean, ihes egin zuten.
OLASO: etxea su biren erdian gelditu zenez, bertakoak ihes egin zuten.
PERTIKE: soldadu frankistek hartu zuten baserria, eta bertakoak beste nonbaitera joan behar izan zuten.
URDIÑOLETA BEKOA: soldadu frankistek hartu zuten baserria, eta bertakoak beste nonbaitera joan behar izan zuten.
URDIÑOLETA GOIKOA: soldadu frankistek hartu zuten baserria, eta bertakoak beste nonbaitera joan behar izan zuten.
ZAMITIZ: etxea su biren erdian gelditu zenez, bertakoak Bedaronara joan ziren bizitzera.

MERELUDI (MILLOI) AUZOA
Milloi auzoa gudariek eta miliziarrek hartu zuten.
EIZMENDI ALTZANEKUA: baserri hau eta ingurukoak gudariek hartu zituzten zazpi hilabetez, eta, ondorioz, bertakoak beste toki batzuetara joan ziren bizitzea.
ANDONEGI ERROTA: Elexpuru Ibarretara joan ziren bizitzera
ANDONEGI TORRE: Elexpuru Ibarretara joan ziren bizitzera

ASTERRIKA AUZOA
Ia gehiena, gudariek eta miliziarrek hartu zuten.
ALIPASOLO: Gudariek hartu zuten, eta bertakoak beste nonbaitera joan behar izan zuten
bizitzera.
ANDRA MARIA. GARDOTZA: gerratean, etxetik kanpora bizi izan ziran sei hilabetez.
GARDOTZA GOIKUA: baserriko tresnak Oruetan utzi, eta Lekeitiora joan ziren bizitzera.
IBARGUEN BEKOA: su biren artean gelditu ziren, eta beste nonbaitera joan ziren bizitzea.
ORUETA: Elexpuru Ibarretara joan ziren bizitzera
URKIAGA: urriaren lauan soldadu frankistak agertu ziren baserrian, eta bertakoak ihes egin
behar izan zuten Eguren baserrira.

ERRIBERA
Erribera auzoa errepublikarren eskuetan zegoela esaten da liburuetan, baina egiatan su biren erdian gelditu zen.
ANDONEGI AURRE: Gerratean, Ibarrangeluko Akordara joan ziren bizitzera.
KAKATZA (ALKOAKUA): Ereñora joan ziran bizitzera
BASTARLOTZA GOIKOA (Gasparrenekua): su biren erdian gelditu zen, eta bertakoak Amorotora joan ziren bizitzera.
EGI BEKUA: azken gerratean Arteagara joan ziran bertakoak.
ESKRIBANIKUA: Gerratean Arnoroto’ra aldatu bearra euki eben eta etxera biurtu ziranean, etxea errekisauta egoan iragarkia billatu eben atean.
IBARRA ERDIKOA: Munitibarrera joan ziren.
IKAMINO –TORRE: Amorotora joan ziran.
KAMINUTXU: Ispasterrera joan ziren.
ZUBIALDE: Amorotora joan ziren.
ZUBIKO ETXEA: Nikolasa Balentziaga eta bere sei seme-alabak Bedaronara joan ziren.

Apirilean zehar  herria desalojatu zuen Eusko Jaurlaritzak frankistek aurrera egiteko prestakuntzetan ziardutelako, Kampazar, Intxorta, Kalamua,… garaipenak lortu ostean frankistak Bizkaian sartu ziren eta errepublikanoak Berriatuko posizioak utzi zituzten.

Apirilak 27an bukatu zen gerra herrian, baina gerra ostea ere gogorra izan zen. Atxiloketak, multak, gosea, egoera ekonomiko txarra…

GERRAKO PROTAGONISTAK

Frankistek atxilotutakoak

1. Ajuria, Benito: Berriatuko EAJ-ko Uri Buru Batzarreko lehendakaria
2. Arantzeta, Mateo “Goikoetxe”:
3. Azumendi “Pertike”:
4. Alegria Elu, Jose Ignacio:
5. Balentziaga Arakistain, Antonia :
6. Bustindui, Felix
7. Elustondo Goikoetxea, Jose Maria “Gaspar”:
8. “Pertike” baserriaren inguruan bizi zen gizon bat: “Pertikerekin” eta Agustin
Ugartetxearekin batera atxilotu zuten
9. Plaza, Mateo “Aixerdi”:
10. Sagarna Uriarte, Jose
11. Sololuze, Simon “Oixeun”:
12. Ugartetxea Zabala, Agustin, “Goitxi”
13. Urizarbarrena Garate, Benantzio:
14. Urizarbarrena, Jose Maria:
15. Urresti, Gillermo “Matxieni”:
16. Aranberria, Domingo “Solobarritxe”:
17. Galo: Nikolasa Balentziagaren senarra.

Ilea ebakitakoak

1. Ajuria, Elene:
2. Balentziaga Arakistain, Antonia
3. Elustondo Arriola, Dominga “Gaspar”
4. Zizili Olabarriñekua:
5. Errosari Kauanekoa:
6. Ilari Aizmendikoa:

Hildakoak

1. Bikandi Anacabe, Engrazi:
2. Garramiola Maguregi, Inazio:
3. Gasturu baserrikoa: bonbardaketa baten ondorioz hil zen.

Errepublikarrek atxilotu eta fusilatutakoak

Atxurra Gojenola, Bizenta – Daniela Bernabe Donearena

Ihes egin zutenak

Ajuria, Elene:
Ajuria, Katalin:
Balentziaga, Nikolasa:

Frontean borrokatu zutenak

Ajuria, Errupin
Ajuria, Peli

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s