baratzetik bueltan

eskolako blogean irakurria

Aurten LHko denok Baratze baserri eskolara joan gara, 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 1era.
Baratze, Bizkaiako ipar ekialdean Arteagako herri inguruan kokaturiko baserri eskola bat da.

Lehenengo egunean eguraldi ona egin zigunez, horregaitik, jolastokian jolastu ahal izan genuen eta hurrengo bi egunetan ordea, ezin izan genuen  jolastu.
Taldeetan banatu ondoren, hauek izan ziren burutu genituen tailerrak:

  • Sukaldaritza: ondorengo jakiak egin genituen . Txikiek magdalenak egin zituzten, 3. mailakoak bizkotxoa eta 4,5 eta 6 ogia.
  • Perretxikoak: hau bakarrik 4. 5. eta 6. mailakoek egin genuen. Lehenengo landare bat eta perretxikoak zer diren asmatu behar genuen eta ondoren fitxa bete.
  • Loregintza tailerra: bertan lehenengo landare txiki bat landatu genuen eta gero landare handi bati lurra jarri behar genion
  • Baratza: Baratza Txarlirekin egin genuen bertan, lurra landu, letxuga birlandatu, letxugak ureztatu, belar txarrak kendu eta galderak erantzun behar genituen.
  • Zaldia: Zaldiaren tailerra Pedrorekin egin genuen, bertan Eguzki zaldiaren gainean ibili ginen, ondoren, ogia eman, hori eginda lastandu eta musu bat eman genion
  • Ikuilua: Ikuilua bi monitorek egiten zuten Irune eta Koldo. Bertan, ikuiluko animaliak ikusi genituen.
  • Esku langintza: Esku langintza Urtzarekin egiten zen. bertan armiarma, arto panpina edo arto azalarekin.

Janaria oso gozoa zen eta oso ondo pasatzen genuen lotarako orduan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s