Julen Bereikua

Bereikua, binaka aurrelaririk onena Miamiko udako denboraldian

Urteagaz batera, Miamiko udako denboraldia be amaitu da eta bertan, Julen Bereikua berriatuarra izan da binaka aurrelaririk onena. Bigarren lekuan Luis Osa zumaiarra geratu da. Uztailetik abendu amaierara arte jokatutako kiniela guztiak kontatu ezkero, Bereikua hirugarren tokian geratu da, Jabi Salaberria eta Iñaki Aldazabal markiñarren atzetik. Beste sailkapenetan, Aldazabal izan da binaka atzelaririk onena eta bigarren lekuan geratu da Fundazuri durangarra. Buruz-buruko kinieletan, Goikoetxea geratu da lehenengo, Luis bere anaiaren eta Areitio etxebarritarraren aurretik. Halan da be, kontuan eduki behar da Miamiko pelotari batzuk uda sasoian Euskal Herrian be jokatu dabela, eta beraz, Estatu Batuetan kiniela gitxiago jokatu dabezela.

Miamiko udako denboraldian gure herriko beste pelotari bi be ibili dira, Beñat Santiso eta Jon Mugartegi hain zuzen be. Miamin, dagoeneko hasi dira 2012ko neguko denboraldia jokatzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s