Kartoizko etxeak egiten Asterrikako eskola-etxean

Atzo, igandea, esku-lanetako tailerraren lehen saioa egin zen Asterrikako eskola-etxean, Asterrikarrak Auzo Elkarteak antolatutako ekitaldiaren barruan.

Goizeko 10etan hasi eta 13:00ak aldean amaitu zen ekitaldian, kartoizko kaxak hartu eta kolorezko kartoi meheak, artaziak eta zeloa erabilita, neurri txikiko etxetxoak egiten ibili ziren Asterrika auzotik zein Berriatua osotik etorritako hamabost bat ume, Lorea eta Amaiur irakasleen ardurapean. Ekitaldiaren amaieran umeek egindako etxetxoak ilaran jarri ziren, Asterrikako eskola-etxean erakusgai uzteko.

Asterrikarrak Auzo Elkarteak atzoko ekitaldiaz gain beste ekitaldi batzuk antolatu nahi ditu urtean zehar. Udaberrian, esaterako, Asterrikako emakumeentzako txokolatada bat antolatu zuen, auzoko emakumeei elkarrekin egoteko eta solasean aritzeko aukera emanez. Era horretako ekitaldien bidez Asterrikan bizi direnen arteko giroa piztu eta auzoari bizitasun pixka bat ematea dute helburu auzo elkartekoek.

Hona hemen atzoko ekitaldiko argazki batzuk:

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s