Alipasoloko (Ipesolo) argazkiak

hitzan irakurria

argazkiak gure gipuzkoa orrian ikusgai

Alipasolotik mundura, mundutik sarera

2011/11/23

Nork

Irteera prezioa jarria dauka: 1.000 euro. Hortik aurrera interesa duenak nahi bezain beste eskaini dezake. Eskaintzarik onenak, Berriatuako Asterrika auzoan ataratako irudia eskuratu ahal izango du. Baina ez edozelako irudia. Bihar Bartzelonako Soller eta Llach enkante-etxeak 1936ko gerrara jauzia egiteko aukera zabalduko du. Garaiko irudi eta tresna ugari jarriko dira nahi edo ahal duen guztiaren eskura. Eta tartean, 0354 sorta zenbakiagaz, Alipasolo baserriaren kanpoko aldean ataratako irudia ageri da: Apaiza meza emoten bziakrrez, eta atzean, Euzko Gudarosteko Mungia batailoiko Txorierri konpainiako gizonak. «Irudi horrek bere pisua dauka, bai. Eskaintzak internetez egiteko aukera be badago. Nor da orain Berriatuko alkatea? Agian, berak eskuratu nahiko du herriarentzat», dio enkantearen arduradun zuzena den Llach jaunak. Irudiak 12 x 18,3 zentimetro ditu. Jakin badakite, 1937.urtean ataratako irudia dela, eta 1938ko urtarrilaren 1ean, Bartzelonako Mi Revista aldizkarian argitaratu zutela. Gainera, Kataluniako Generalitataren Comissariat de Propaganda zenaren zigilu hezea dauka. «Horrek adierazten du argazkia, 36 gerran, erakunde horretan egindako albumen batekoa dela». Comissariat de Propaganda delakoa, Josep Tarradellasek sortu zuen. Organu hone bidez, estatuaren baitan «herriaren animoari eutsi» nahi zioten eta atzerrian faxismoaren aurkako borrokaren garra bizirik mantentzea zuten helburu. Horretarako, eskura zuten materiale guztia erabiltzen zuten, baita garaiko argazkilariek egindako irudiak ere. «Frankistak Bartzelonan sartzean, bakoitzak ahal zuena hartu eta alde egin zuen. Erakudea bertan behera gelditu zen, eta bertan zeuden gauzek egindako bidea zein den jakitea oso zaila da», azaldu du Llachek. «Irudi hau, esaterako gaur egun, bildumagile pribatu baten esku dago».

Irudi soil bat baino gehiago

Gaur egun Alipasolo baserriak leku berean jarraitzen du. Garaiak, ostera, asko aldatu dira. David Seymour Chim (1911-1956) izeneko argazkilari poloniarra izan zen, 1937an, Bartzelonan enkatean ipiniko duten irudia atara zuena. Irudi horrek, 1937ko martxoaren 4an, Regards aldizkari frantsesaren 164. zenbakian ikusi zuen, lehenegoz, argia. Geroago, apirilaren 15ean, Gudari aldizkariak be argitaratu zuen. Chimek bere makinagaz harrapatutakoa, garaiko irudi esanguratsuenetakoa bihurtu zen; Durangoko edota Gernikako bonbardaketen pareko garrantzia izatera heltzeraino. Izan be, Espainiatik kanpora heltzen zen informazioa kolokan jartzeko ahalmena zuen. Errepublikari buruz emondako irudia erregimen komunista eta ateoarena zen; apaizak akabatzen zituztela zabaldu zuten eta erlijio katolikoa debekatua zegoela be esan zuten. Bizkaiko txoko baten ataratako irudiak , Euskal Herrian hori ez zela horrela adierazten zuen. Frankismoaren aurka borrokan ari ziren, baina sinisdunak ziren. Kanpotik, begira zeudenei ikuspuntu barri emon zieten.

Maleta mexikarra, hurre

Soller eta Llach enkante-etxea ez da egunotan garai hartako irudiekin dabilen Bartzelonako leku bakarra. Kataluniako Arte Nazional Museoan Maleta mexikarra delakoan berreskuratutako irudien erakusketa dago. Bertan, Chim, Robert Capa eta Gerda Tarok 36ko gerran ataratako argazkiak ikus daitezke. Erakusketa zabalik egongo da 2012ko urtarrilaren 15era arte.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s