Kirolariak II:Zestalariak

Ibon Aldazabal berriatuarrak denboraldi ona burutu dau Floridako Dania Jai Alai pelotalekuan

Amaitu barri dan udako denboraldian hamaikagarren postuan geratu da sailkapen orokorrean. 96 kiniela irabazi dauz guztira Ibon Aldazabalek eta hobeto ibili da binaka buruz-buru baino.
Urte bete daroa Danian jolasten Ibonek. Lesiorik ez dau eduki eta maiatzetik azarora bitartean zenbaki onak lortu dauz. Funtzio bakoitzean 13 kiniela edo joko jolasten dira Danian. Seigarren kinielan pelotaririk onena izan da Ibon Aldazabal, eta horren saria jaso dau denboraldi amaierako ospakizunean.

Iñaki García “Garita” 29. geratu da sailkapen orokorrean, guztira 69 kiniela irabazita. Garitak ezin izan dau Daniako denboraldi osoa jolastu, irailean Munduko Txapelketan parte hartu ebalako Frantziako Hossegor hirian. Iñigo Gorostola “Arrieta” azkenik, 17. geratu da sailkapen orokorrean, 86 kiniela irabazita. “Arrieta”-k frontoiko onenekin jolasten dau, Ibonek eta Garitak ez bezala.

Daniatik kilometro gitxira dagoen Miamiko frontoian beste hiru berritxuar dagoz jolasten: Julen Bereikua, Jon Mugartegi eta Beñat Santiso. Miamin abenduaren 31an amaituko da udako denboraldia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s