Milloiko jaien balantzea

Jaien antolakuntzako kide dan Iñigo Manzisidorrekin egon gara eta eguraldiak larregi lagundu ez arren azken urteetako jendetsuena izan omen da aurtengo edizioa.

Aipatzekoa Uztaritzeko (Lapurdi) 6 gaztek Lekeitiora bidean geratu eta 3 egunetan zehar auzotarrekin batera sortu duten giro ederra, iaz ezagutu zituzten Milloiko jaiak eta aurten errepikatu egin dute, gainera auzotarrak Ustaritzera egunpasa joateko gonbidatu dituzte.

Berriatuko plazatik eskoletxera Joseba Gogenolak (9:42) korrika Gaizka Erkiagari (10:46) bizikletan desafioa irabazi zion. Orain 17 urte bezala aurten ere korrikalariak irabazi du. Euria egin zuen eta ez zituzten lehengo markak tapatu: Urko Galdos (9:40) eta Asier Aranzeta (10:39)


 
Monturako zaldien lasterketan Kamintorreko Bakenek irabazi zuen  Euskal Herri mailan ezagunak diren Arianne Isasi eta Iratxe Gernikarren aurretik.

Kruzaturiko zaldietan Iban Gandiaga “Perranek” irabazi zuen Beñat Pertike, Eñaut Gandiaga eta Plazakolako Enrikeren aurretik.

Idi probetan: 
         1go: ROBERTO (Berritxuetxe): 61 untze 3/4 1metro eta 20 zm.
                               Itzaiñak: Artola eta Roberto. 
         2.:    ARTAZO  (Elgoibar)      : 59 untze
                               Itzaiñak: Lopene eta Artazo (semea).
         3.:    ZUBIBARRI (Iruzubitxe):  51 untze
                               Itzaiñak: Itxoño eta Zubibarri.


 
Mus txapelketan 40 bikote bildu ziren eta txapeldun: ANPORTA ETA ERROTA herritarrak.
Azpitxapeldunek: Katxa eta Aritz Erkiaga  Ipestartarrak.(Azken hau zesta-puntako aurtengo munduko txapeldune).

Briska txapelketan 34 bikote bildu ziren, 1.go: Nerea Azpiltze eta J.L.Susteta eta 2.en: Joxe Kamintorre eta Joseba.

Txapel Jaurtiketa: Nagusiak: Fernando Mugartegi (20 metro eta 20 zm) eta Gazteak: Gorka Aldazabal (16 metro eta 50 zm).

Mugertza anaiak aizkoran eta Perurena Aita-Semeak harrijasotzen ere aipatzeko moduko erakustaldia eman zuten.

Otzararen zenbakia: 759. Amorotoko Gebara Baltzari tokatu zaio eta afariaren zenbakia: 1008.Oraindik ez da agertu. 15 eguneko epea dauka eta ordezkoa 369 da.

One thought on “Milloiko jaien balantzea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s