1931eko EKAINAREN 28ko HAUTESKUNDEAK

Apirileko udal hauteskundeetan errepublikanoek garaipen argia lortu ondoren, erregeak abdikatu, errepublika izendatu eta konstituzioa idatziko zuen gortea osatzeko hauteskundeak deitu ziren Españan.

Euskal Herriak (vascongadas) bost barrutitan banatuta 23 diputatu aukeratu zituen, Araba 2, Bizkaia 2, Bilbo 6, Gipuzkoa 6, Nafarroa 7.

Hemen eskuinak (PNV, Comunión Tradicionalista (karlistak), Katoliko foruzaleak…) 14 diputatu atera zituzten eta Lizarrako estatutua defendatu zuten, ezkerrak (PSOE, errepublikanoak, erradikalak…) 9 diputatu lortu zituen, baina Españan ezkerrak irabazi zuen eta hauek izan ziren errepublikaren lehen urteetan gorteetan gehiengoa.

EAE-ANV 200 boturen faltan geratu zen Gipuzkoatik diputatu bat ateratzeko eta beraz parlamentutik kanpo geratu zen.

Bozkatzeko eskubidea 23 urtetik gorako gizonek zuten, gure barrutian bi izen jarri behar zituzten bozkan.

Berriatuko emaitzak

Marcelino Oreja               (Comunión Tradicionalista)      162 botu

Francisco Basterrechea (PNV)                                        164 botu

Ramón Madariaga          (Acción Republicana)                 75 botu

Julian Zugazagoitia        (PSOE)                                        18 botu

Luis Areitioaurtena         (ANV)                                           68 botu

Emaitzak Nafarroan

Emaitzak Euskadin

Emaitzak herrika

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s