Udako plastika tailerra

Aurten lehen aldiz, Udako Plastika Tailerra egin da, Xabat Lertxundi Arte Ederretan lizentziatuak eta irakasleak proposatuta eta Berriatuko ikastetxeko Guraso Elkarteak eta Berriatuko Udalak babestuta.

Tailerra uztailaren 1etik 29ra, goizeko 10:00etatik 12:00 etarako eguneroko saioetan burutu da. Jarduera 6 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta egon da eta sei ikasle aritu dira Xabatekin euren sormena lantzen, marrazkigintza, margoketa, modelatze, eta collage tekniken bidez.

Gidoilari eta aktore lanak ere egin dituzte laburmetraia bat eginez. Animazioa ere landu dute.

Uztailaren 30an, arratsaldeko 19:00etan,  tailerrari amaiera emanez, egindako lanak erakutsi zizkieten eskolan bertan jarritako erakusketa eta bideo emanaldira gerturatu ziren guztiei.

Hara joaterik izan ez zenutenok ondorengo argazki eta bideoetan ikus ditzakezue herriko artista gaztetxo hauek ( Patxi Pagoaga, Niurka Gonzales, Mara Bilbao, Iker Etxaburu, Leire Elizalde eta Deiene Aranzeta) sortu dituzten hainbat artelan eta sormen prozesua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s