Nabigatu euskaraz

Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.

Honek ez du zure nabigatzailearen hizkuntzarekin zerikusirik. Lasai izan dezakezu nabigatzailea ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez, eta zure hizkuntza aukeretan euskara lehenetsita, adibidez.

Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?

Eta zertarako?

  • Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
  • Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
  • Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).

Internet Explorer

Herramientas > Opciones de Internet > General > Idiomas > Agregar

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

Firefox

Tresnak > Aukerak > Edukia > Hizkuntzak > Hautatu > Gehitu
Herramientas > Opciones > Contenido > Idiomas > Seleccionar > Añadir

eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala). Ondoren, ordenatu aukerak, euskara lehenengoa azal dadin.

argibideak nabigatu euskaraz

aurretik atal honetan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s