Post honekin ireki zan bloga 2011ko Maiatzak 24ean, ordutik 260 post publikatu dira eta 19300 bisitatik gora jaso.
Hauek dira interes gehien sortu daben postak.
Zerbait interesgarria badaukazue bialdu kalamendi@gmail.com helbidera
Post honekin ireki zan bloga 2011ko Maiatzak 24ean, ordutik 260 post publikatu dira eta 19300 bisitatik gora jaso.
Hauek dira interes gehien sortu daben postak.
Zerbait interesgarria badaukazue bialdu kalamendi@gmail.com helbidera
Sokatira, zesta-punta eta mendi bizikleta martxa izan dira, besteak beste, Sangregorioei amaiera eman diote ekintzak.
680 kiloko sokatira txapelketan Goiherri A taldea gailendu zen, bost puntugaz. Atzetik Mutriku, Gaztedi A, Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren, hurrenez hurren.
Sailkapen orokorrari begiratuz gero, taldeen ordena Berriatuako sailkapenean geratu bezala dago baina bakoitzak duen puntuak aldatu egiten dira: Goiherri A-k 10 puntu, Mutrikuk 7, Gaztedi A-k 7, Goiherri B-k 4 eta Gaztedi B-k 2. «Beraz, aste honetan Iurretan jokatuko den 680 kiloko finalean bigarren postua bere egiten saiatuko dira mutrikuarrak»., gaineratu du Urrestik.
San Gregorio txapelketa
Zesta-puntako XXIV. San Gregorio txapelketan be sokatirako txapelketako giroari eutsi zioten bertaratutakoek. Txikien mailan Saizar eta Unax gailendu ziren (30-25) eta kadeteetan Mandiola III-ak eta Ibarluzeak lortu zuten garaikurra (30-24). 22 urtez azpikoetan aldiz, Retolaza eta Etxaniz izan ziren irabazleak (30-25). Azkenik, nagusietan, Lekue eta Lekerika izan ziren onenak (30-19).
Partida guztietan giroa «ezinhobea» izan zela esan du Berriatuako zesta eskolako Roberto Lekuek. «Jende asko egon zen partidak ikusten».
Herriko jaiei merezitako amaiera emateko, Bizkaiko abesbatzen emanaldia egin zen iluntzean, elizan.
Gaurko partidua dala ta “Athletic herria”, antolatu da plazan, txosnen inguruan, musika, banderak, bengalak, gabarrarekin kalejira, pintxoak,… eta gauean pantalla erraldoia frontoian.
Portzierto, Athletic gustoko ez dabenak be zer zelebrau badauke, gaur San Gregorixo da.
Diputazinoiek athletixan kopako finalako 100 entrada sorteeteitxu, formularixo txiki bat bete bide eta gero konfirmau. Maiatzan 11an 14:00etan amaitzen da apunti.
Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak denboraldi benetan bikaina burutu du Floridako (AEB) Dania Jai Alai pilotalekuan. Jokatutako kiniela guztiak kontuan hartu ezkero, seigarren pilotaririk onena izan da Ibon 128 kiniela irabazita. Banaka baino hobeto ibiltzen da binaka, eta hori emaitzetan nabari da. Binaka jokatutako kinielak kontatuta, koadroko hirugarren pilotaririk onena izan da Ibon amaitu barri den neguko denboraldi honetan. Bakar bakarrik Diego Beaskoetxea eta Gotzon Enbilek gainditu dute Berriatuko 25 urteko gaztea.
Egunero hamairu kiniela jokatzen dira Daniako frontoian, eta bosgarren kinielari dagokion saria ere jaso du Ibonek. Hau da, denboraldi honetan Ibon izan da pilotaririk onena bosgarren kinielan. Hori dela eta, garaikur berezia eman diote Felix Espilla pilotari ohiaren iloba eta Aimar Aldazabal pilotariaren anaia denari. 2010ean egin zuen debuta Ibonek Danian eta 15 zenbakiarekin jokatzen du pilotaleku horretan. Denboraldi amaierako ekitaldian, pilotari guztiek harmailetatik ohiko desfilea egin dute publikoaren txalo artean eta ondoren egin da sari banaketa.
Daniako neguko denboraldiko pilotari onena Diego Beaskoetxea gernikarra izan da, berak irabazi baititu kiniela gehien. Buruz buruko titulua ere berak irabazi du eta binaka berriz, Ángel mexikarra izan da aurrelaririk onena eta Enbil atzelaririk onena.
Gertuko pilotarien artean, Iñigo Gorostola “Arrieta” aurrelariak (Kakatza) 110 kiniela irabazi ditu eta TOP 10etik gertu geratu da sailkapen orokorrean. Iñaki García “Garita”-k (Nerea Bereikuaren senarra) 87 kiniela irabazi ditu. Sari banaketaren ostean, Daniako pilotariak udako denboraldian murgildu dira dagoeneko.
…Entre los ayuntamientos de Lea Artibai, Mendexa recibirá la mayor partido, que se eleva a 119.000 euros, para la adecuación de la primera fase del paseo peatonal y rodado entre el barrio Leagi y el casco urbano. La adecuación del paseo ecológico entre Altzalei-Bolin-Muniosolo costará a Berriatua algo más de 114.000 euros y recibirá alrededor de 91.700 de la Diputación. …